Zerbitzuaren bestelako ikuspegia- Garbialdi
Arlo hauetan lan egiten dugu: Barnealdeen garbiketa, Bideen garbiketa, Lorezaintza, 3D tratamenduak, Hiri Hondakin Solidoen Bilketa eta Lurpeko Edukiontzien ezartzea.

Alorreko enpresa bezala daukagun historiala eta bezeroak gure lana kontratatu eta gero gustura geratzeak bermea ematen digu etengabeko eboluzioan dagoen enpresa dinamiko bezala. Gure eboluzioaren helburua bezeroei kalitatea, lehiakortasuna eta gure sektorearen barruan ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea da. Horretarako zuzendari eta langilez osaturiko gizataldea, baliabide material eraginkor eta berritzaileak eta lan sistemak elkartzen ditugu.
GARBIALDI SAL enpresaren helburua bezeroak konforme geratzea da, horregatik jarri nahi izan du bere kudeaketan Kalitatea Segurtatzeko Sistema bat, UNE-EN-ISO 9002/94-ren arabera, hau da, kanpo enpresa bat kontratatzea horren bitartez auditore batek ziurta dezan gure enpresak arauaren araberako kalitatearen kudeaketa sistema daukala. Ikuskatuak eta ebaluatuak izan ondoren gure enpresak kalitatea ziurtatzeko sistemaren iso 9002 ziurtagiria lortu du eta 14001 ziurtagiria lortzeko bidean da.