GARBIALDI, Enpresa

 

ZERBITZUAren bestelako ikuspegia

 

Gure enpresak arlo honetan duen urtetako eskarmentuak eta gure zerbitzuak kontratatu ondoren bezeroek erakutsi duten gogobetetzeak, punta-puntako enpresa baten bermea ematen dute. Enpresa dinamikoa gara eta etengabeko garapenean gaude, gure bezeroei kalitatea, lehiakortasuna eta ahalik eta zerbitzu onena ematea baititugu helburu. Horretarako, zuzendaritza-kidez eta langilez osatutako giza talde nabarmena ez ezik, bitarteko material eta lan-sistema eraginkor eta berritzaileak ere biltzen ditugu.

Gure bezeroen premiak asetuko dituen onespen maila lortuko duen zerbitzua eskaintzeko asmoz, gure enpresak UNE-EN-ISO 9001/00ren araberako Kalitatea bermatzeko sistema bat ezarri du bere kudeaketan. Hau da, kanpoko enpresa bat kontratatu dugu eta urtean behin ikuskari batek fede ematen du gure enpresak arau horren araberako kalitateko kudeaketa-sistema daukala. Auditoria eta ebaluazioa egin ondoren, gure enpresak ISO-9001 Kalitatea Ziurtatzeko Sistemaren ziurtagiria, ISO-14001 ziurtagiria, BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria eta OHSAS-18001 Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Ziurtagiria lortu ditu.

Ikusi ziurtagiriak

Trapaga-Elguero industrialdea Ugarte-Galindo errepidea, 6. pabiloia  48510 TRAPAGARAN Tel.: 94 472 20 25 - Faxa: 94 472 21 49      Posta elektronikoa: garbialdi@garbialdi.com